XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurugiro Kanpaina eskoletan

Mundu osoan dauden ingurugiro arazoak (zuhaitz ebaketa edo deforestazioa, lur emankorren desertifikazioa, euri azidoa etabar) egoeraren birplanteatzea ekarri du lurraren superbibentzia segurtatzeko, jarrera dominatzailea izatetik gure inguruarekiko errespetu handiagoa izatera pasatu beharra, alegia.

Balore, jarrera eta portaera hauen aldaketak, heziketa baten beharra eskatzen du.

Hau dena, hezkuntz sistemaren erreforman (LOGSE) isladatzen da, ingurugiro hezkuntza eskoletako curriculum-etan sartzea gomendatuz.

Hau dela eta, Deba Beheko Mankomunitateko Ingurugiro Sailak kontzientziazio kanpaina bat egiten hasi da, 3 hilabetero eskualdeko O.H.O.-ko ikastetxeetan hitzaldi batzuk emanez.

Ikusi behar diren gaiak honako hauek dira: lehenengo trimestrean Zaborrak edo hondakinak, bigarrenean Ura eta hirugarrenean Kontsumoa eta ingurugiroa.

Hitzaldi hauekin bilatzen dugun helburua, ikasleak ingurugiroarekin zerikusi duten gaietara hurbiltzea da eta, era berean, irakasleak ingurugiroari buruzko programak edo aktibitateak egin ditzaten motibatzea da.

Gaur egun zaborrei buruzko hitzaldiak ematen ari gara.

Bertan, zaborrek sor ditzaketen arazoak esplikatzen ditugu (paisaiaren degradazioa, usain txarrak, kutsadura, gaixotasunak zabaltzen dituzten animalien ugalketa etabar).

Hitzaldi hauekin, denok zabor ekoizleak garela konturatzea eta pertsona bakoitzak zaborrak sortzen dituzten arazoak gutxitu edo minimizatzeko zer egin dezakeen pentsatzea eta erreflesionatzea nahi dugu.

Gure programaren arabera, urari buruzko hitzaldiak ere prestatzen hasi gara.

Ikasle eta irakasleei ematen zaien informaziotik aparte, Astixa eta Debemen, Deba Beheko Mendi-nekazaritzaren laguntzaz, eskualdeko baserrietarako irteerak edo bisitaldiak prestatzen ari gara, ikasleek edo hiriko umeek nekazal mundua hobeto ezagutu behar dutela uste dugulako.

Komenigarria da, azkenik, gogoraraztea ingurugiro heziketa ez dela umeei bakarrik dagokien gaia: helduak ere inplikatuta gaude bertan.

Helduok gara erabaki garrantzitsuenak hartzen ditugunak; beraz, ingurugiroa hobetzeko lan gehiago egin dezakegunak.

Arrazoi honengatik, Deba Beheko Mankomunitatean edozein pertsonak egin dezakeen kontsultei erantzuna emateko eta ingurugiro gaian interesatuta dauden elkarteekin lan egiteko prest gaude.

Yolanda Villanueva eta Gaizka Telleria (Deba Beheko Mankomunitatea)

Gaizka Telleria eta Yolanda Villanuevak prestatu dute kanpainaren nondik norakoak.